Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Batxilergoko ikasleek Klima Aldaketaren gaia ezagutzeko egitasmoa: Training Caravan

Dokumentuaren akzioak

Batxilergoko ikasleek Klima Aldaketaren gaia ezagutzeko egitasmoa: Training Caravan

2019/01/24 - Unibertsitatea.net
BC3 Klima Aldaketaren Euskal Zentroak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean antolatzen dute. Aurtengoa 10. edizioa da.
Batxilergoko ikasleek Klima Aldaketaren gaia ezagutzeko egitasmoa: Training Caravan

Irudia: https://trainingcaravan.bc3research.org

BC3 Klima Aldaketaren Euskal Zentroak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean antolatzen dute "Training Caravan" (Ikertzaileak gelan) ekimena.

Aurtengoa 10. edizioa da eta EAEko 17-18 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa da. Helburu da zientzian oinarrituta klima aldaketaren gaineko oinarrizko galderak erantzutea eta ikerkuntzak gai honen inguruan egin dituen ekarpenen berri ematea.

Orain arteko edizioetan 7.200 ikaslek parte hartu dute eta izen-ematea zabalik dago otsailaren 8a arte.