Dokumentuaren akzioak
Munduko sukaldarien proiektu eraldatzaileak ezagutzeko sariketa: Basque Culinary World Prize
Laugarrenez antolatuko da Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak sortutako Basque Culinary World Prize saria.
Lehiaketarekin agian hain ezagunak ez diren munduko sukaldarien ekimen eraldatzaileak ezagutzea lortu nahi da. Honela besteak beste berrikuntzan, teknologian, heziketan, ingurumenean, osasunean, elikagaien industrian eta garapen sozial edo ekonomikoan proiektuak garatzen ari diren profesionalei dago zuzenduta.
Hautagaiak proposatzeko aukera egongo da maiatzaren 15a arte eta irabazlearen izena berriz San Frantziskon emango da uztailaren 15ean. Irabazleak 100.000 euroko saria eskuratuko du gastronomiaren alorreko proiektu eraldatzaile horretan erabiltzeko.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)