Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Baso-igel gorriaren Euskal Herriko banaketa mapa osatzeko ekimena: #txiobatputzuan

Dokumentuaren akzioak

Baso-igel gorriaren Euskal Herriko banaketa mapa osatzeko ekimena: #txiobatputzuan

2020/11/02 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailak abiatu du.
Baso-igel gorriaren Euskal Herriko banaketa mapa osatzeko ekimena: #txiobatputzuan

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailak baso-igel gorriaren Euskal Herriko banaketa mapa osatzeko ekimena abiatu du: "Txio bat putzuan".

Horretarako herritarren kolaborazioa eskatu dute. Urria erdialdean baso-igel gorria Euskal Herriko mendi askotan arrautzak erruten hasten da eta hauek identifikatzeko herritarren kolaborazioa eskatu dute. Parte hartzeko zera egin behar da: baso-igel gorriaren errute bat ikusten dugunean bi argazki atera (putzuarena osotasunean eta errutearena gertutik), putzuaren kokalekua edo UTM koordenatuak hartu eta herriaren izena jarri. Bi argazkiak eta lekua aipatzen dituen txioa idatzi behar da gero #txiobatputzuan traolarekin eta sare sozialetara igo.

Informazio guztia hemen duzu: Aranzadi zientzia Elkartea.