Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Baso helduek uste zena baino C02 gutxiago xurgatzen dute

Dokumentuaren akzioak

Baso helduek uste zena baino C02 gutxiago xurgatzen dute

2020/04/14 - Unibertsitatea.net
BC3ko Teresa Gimeno ekofisiologoak parte hartu du nazioarteko azterlanean.
Baso helduek uste zena baino C02 gutxiago xurgatzen dute

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Baso heldu batean CO2 kontzentrazioa handitzen denean zer gertatzen den ikertu du lehen aldiz nazioarteko ikertzaile talde batek. Bertan pate hartu du BC3-ko Teresa Gimeno ekofisiologoak.

Emaitzek zera erakutsi dute, baso helduen karbonoa xurgatzeko gaitasuna ez dela handitzen gizakiaren jarduerak atmosferara bidalitako CO2 gehigarriarekin.

Hala ere, emaitzek ez dute esan nahi baso helduek klima-aldaketa arintzeko ez dutenik balio. Gimenoren esanetan: "basoak, eta are gehiago baso helduak, lurraren karbono-biltegi nagusiak dira, eta, beraz, horiek zaintzea funtsezkoa da klima-aldaketaren arazoa are gehiago larriagotu ez dadin“.

Zehaztasun guztiak hemen: BC3.