Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Baryonyx dinosauroaren hanka fosilizatua aurkeztuko dute Errioxan

Dokumentuaren akzioak

Baryonyx dinosauroaren hanka fosilizatua aurkeztuko dute Errioxan

2010/01/14 - Unibertsitatea.net

2005ean aurkikuntza garrantzitsua egin zuten Errioxan: Baryonyx dinosauroaren hanka fosilizatu bat.

Hiru urte eta erdi aritu dira hezurra ikertzen, izan ere, ordura arte ez zen Baryonyx-en hankako hezurrik ezagutzen.

2,2 metroko altuera du hankak eta forma berezia du dinosauroak bizi zela peronea apurtu zuelako. Berez sendatu omen zitzaion hezurra baina forma berezia hartu zuen.

Hanka larunbat honetan aurkeztuko dute aurkitu zen herrian, Igean.