Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Barazki %100 osasungarriak nola lortu ikertzen ari dira UPNA/NUPn

Dokumentuaren akzioak

Barazki %100 osasungarriak nola lortu ikertzen ari dira UPNA/NUPn

2021/01/19 - Unibertsitatea.net
Idoia Ariz Arnedo da proiektuko ikertzaile nagusia eta landareen metabolismoa ulertzea da bere helburuetako bat.
Barazki %100 osasungarriak nola lortu ikertzen ari dira UPNA/NUPn

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UPNA/NUPeko zenbait ikertzailek “MODULATransProt” proiektua abiatu dute. Honekin, baratzeko landareen hostoetan (letxugak, zerbak, espinakak...) nitratoen metaketa ekiditea nahi dute eta ekoizpen-sistema jasangarrien bidez elikagai osasungarriagoak lortzea.

Gaur egun arazo bat dago barazki hostodunekin. Ematen zaizkien ongarriak hazteko baliatu beharrean, landereek hauek metatzeko joera dute. Eta nitratoen metaketa hori ez da guk jateko osasungarria.

Ikerketan, landareen metabolismoa aztertu nahi dute eta nitrogenoak nola xurgatzen dituzten ulertu. Idoia Ariz Arnedo da proiektuko ikertzaile nagusia eta bere esanetan "landareek duten nitrato despentsa hori hustu dadin lortu nahi dugu, baina produktuaren hazkundeari, errendimenduari eta kalitateari kalterik egin gabe”.

Iturria: UPNA/NUP.