Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zaporetsu datoz UEUko udako ikastaroak

Dokumentuaren akzioak

Zaporetsu datoz UEUko udako ikastaroak

2008/05/28 - Unibertsitatea.net
Aurtengoa, udako ikastaroen 36. edizioa izango da.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) aurtengo UDAKO MENUA

aurkeztu du Iruñean.

Zapore eta gustu guztientzako 35 ikastaro antolatu dituzte, 12 Eibarren, 12 Baionan eta 11 Iruñean: Sendabelarrak; Kamishibai euskaraz; Linuxi beldurra kentzeko tailerra; Energi, industria kimikoak eta bitxikeriak; Wikiak eta elkarlanerako tresnak; Bitartekaritza familiarra... 

Antolatzaileen esanetan "aurtengoan ere kalitatezko osagaiak erabili ditugu eta norberak plater hauek konbinatzeko aukera izango du, bere neurriko dieta lortuz".

Ekainaren 20a bitartean duzu matrikulatzeko aukera Udako Ikastaroen web gunean.