Dokumentuaren akzioak
Azukredun edariek gibeleko gantza areagotzen dute gehiegizko pisua duten adingabeetan
UPNA/NUPeko IS-FOOD institutuko ikertzaileek egindako ikerketa batek azukredun edariek gehiegizko pisua edo obesitatea duten adingabeen gibeleko gantza areagotzen dutela erakutsi du.
Munduko Osasun Erakundeko (MOE) eta Suediako Karolinska Institutuko ikertzaileekin batera egin dute ikerketa eta ume eta nerabeen dietako azukre gehigarri iturri nagusiena edari azukredunetatik datorrena dela diote. Hau horrela, freskagarri hauetan oinarritutako hezkuntza programa zehatzak sustatu behar direla azpimarratu dute.
Gehiegizko pisua edo obesitatea zuten 8-11 urte bitarteko 110 umek parte hartu dute ikerketan eta azukredun edarietako azukreak gibeleko gantz pilaketan eragiten duela ikusi dute. Halaber, zerealak kontsumitzeak gibel koipetsua izateko arriskua gutxitzen duela.
Gibelean gehiegizko gantza pilatuta izateak hainbat gaitz metaboliko eragin ditzake. Baita diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukerak gehitu. Artikulua “British Journal of Nutrition” aldizkarian argitaratu dute.
Iturria: UPNA/NUP