Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Azterketa garaian ikasteko gelen ordutegia zabalagoa izango da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Azterketa garaian ikasteko gelen ordutegia zabalagoa izango da Bilbon

2012/01/12 - Unibertsitatea.net
EHUko Bizkaiko Ikasleen Kontseiluak ordutegi zabalagoak lortzeko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzarekin eta baita Bizkaiko Foru Aldundiarekin ere gaia landu duela adierazi du, eta oso egoki ikusten du ikasteko gelen ordutegia zabalagoa izatea.

Ondorengoa izango da zerbitzua:

 

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas kaletik sartuta)

  • Astelehenetik ostiralera: ohiko ordutegia
  • Asteburuetan (urtarrilak 7, 8, 14, 15, 21 eta 22): 9:30-22:00

 

Ekonomia eta Zientzien Fakultatean (Sarriko)

  • Astelehenetik ostiralera: ohiko ordutegia
  • Asteburuetan (urtarrilak 14, 15, 21, 22, 28, 29, otsailak 4 eta 5): 9:30-22:00

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegian (urtarrilaren 9tik 27ra)

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
  • Asteburuetan: 9:30-22:00