UPV/EHUko eta Errioxako Unibertsitateko ikertzaileak Errioxako Aztarnategi Paleontologikoen Katalogo Digitala osatzen ari dira.
Eremu paleontologiko bateko aztarnategien lehen online inbentarioa da eta horrelako katalogoak egiteko protokoloa proposatu dute. Honek edozein aztarnategiri buruz dagoen informazioa modu estandarizatuan gordetzea, eguneratzea eta partekatzea ahalbidetuko du.
Izan ere aztarnategiei buruzko informazioa barreiatuta dago "askotan, ikertzaileen artxibo pertsonaletan dago, formatu analogikoetan (papera, diapositibak, ikatzezko kopiak, eta abar), digitalki dibulgazio estandarretara egokitu gabe; informazio hori guztia galtzeko arriskuan dago" diote ikertzaileek. Orain, katalogo digitalak bildu egingo ditu datu horiek, teknologia berrien bidez eskuratutako beste materialekin osatu, eta dagokien testuinguru espazialean kokatu.
Irakurri albistea bere sostasunean hemen.