Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Azpidazki berria katamarran hasi da

Dokumentuaren akzioak

Azpidazki berria katamarran hasi da

2008/11/10 - Larraitz Madinabeitia eta Txerra Rodriguez, Emuneko teknikariak
Azpidazki webguneak itxura berritu du. EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileei zuzendutako webgunea da, euskara hutsez.

Azpidazki berria apirilean jaio bazen ere, azaroan hasi da lehen pausoak ematen, azaroan hasi da katamarran eta jolasean.

Azpidazki EHU barruko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak erabiltzeko gomendio, arau eta baliabideak biltzen ditu. Baina horrez gain, edonork ohiko hizkuntza zalantzak argitu nahiko balitu, hemen du aukera.

Izan ere, Azpidazki batez ere hiru atalez osatua dago:

  • Lehenik eta behin, kontsultak egiteko tokia dago, Argitokia hain zuzen ere. Bertan ohikoak diren zalantzak galdetu ahal dira, baina horretaz aparte lehendik egindakoak ere ikus daitezke.
  • Bigarrenik, astero-astero albiste interesgarri bat emango du argitara. Apiriletik hona batzuk batu ditugu dagoeneko.
  • Hirugarrenik, txukun eta artez idazteko arauak, gomendioak, txantiloiak, ... eskaintzen ditu webguneak.

Aurpegia garbitu diogu webguneari, itxura txukundu, harpidetza egiteko bideak eman . Gozatu eta, batez ere, erabili Azpidazki berria.