Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Azken 300 urteetan 291 landare desagertu direla dokumentatu dute

Dokumentuaren akzioak

Azken 300 urteetan 291 landare desagertu direla dokumentatu dute

2019/11/25 - Unibertsitatea.net
Espezie kopurua handiagoa den lekuetan landareak bizkorrago eta gehiago desagertzen direla erakutsi dute emaitzek. Nekazaritza eta urbanizazioa dauden honen atzean.
Azken 300 urteetan 291 landare desagertu direla dokumentatu dute

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Munduko ingurune desberdinetan egindako ikerketa batek erakutsi du azken 300 urteetan 291 landare desagertu direla. Baita nekazaritza eta urbanizazioa direla desagertze hauen eragile nagusiak.

Desagertutako landare espezie bakoitza ikertu dute eta desagerpena landare espezie oparoko lekuetan (biodibertsitate beroko guneak) eta espezie gutxiago dituzten inguruneetan (biodibertsitate hotzeko guneak) berdin ematen den jakin nahi izan dute.

Emaitzek zera erakutsi dute, biodibertsitate gune beroetan, landareak, gune hotzetan baino bizkorrago eta gehiago desagertzen direla. Hala ere, biodibertsitate gune hotzetan desagertzen diren landare espezieak berezitasun handiagokoak dira. Beraz, eremu biak dira babestu beharrekoak.

Ikertzaileek landare baten desagerpenaren izendapen prozesu konplexua dela diote. Izan ere, zaila da planetako beste lekuren batean espezie horretako beste populaziorik dagoen edo ez ziurtasun guztiarekin esatea.

Iturria: SINC.