Dokumentuaren akzioak
Azaroaren 7an Plone eguna Codesyntax-en
2008/10/30 - Unibertsitatea.net
Plone eduki kudeaketarako sistema hainbat web gunek darabilte, besteak beste Codesyntaxek berak garatutako atari honek, Unibertsitatea.net-ek.
Azaroaren 7an, eduki kudeaketarako Plone sistemaren mundu mailako eguna ospatuko da eta Codesyntax-ek hainbat ekimen prestatu ditu egun horretarako.
Egitaraua hau da:
- 9.00-9.30: Zer da Plone?.
- 9.30-10.15: Plone erabilera adibideak (administrazioan, hezkuntzan, enpresetan, komunikabideetan ...).
- Kafea
- 10.30-12.00: Tailer praktikoak:
- Plonere instalazioa eta kudeaketa tailerra.
- Deskonferentzia: interneten eboluzioa, marketina eta analitika (Codesyntax-en bezeroentzat).
Plone eguna, Codesyntax-en Eibarko egoitzan egingo da eta bertan parte hartzeko izena eman beharra dago.