Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Autismoa duten ikasleen bizi kalitatea eta integrazioa hobetzeko protokoloa diseinatu du Maria Bariain Iruñearrak

Dokumentuaren akzioak

Autismoa duten ikasleen bizi kalitatea eta integrazioa hobetzeko protokoloa diseinatu du Maria Bariain Iruñearrak

2020/09/09 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPeko Lehen Hezkuntzako Irakasletzako gradu amaierako lanean garatu du protokoloa eta Finlandian aplikatzeko aukera izan du.
Autismoa duten ikasleen bizi kalitatea eta integrazioa hobetzeko protokoloa diseinatu du Maria Bariain Iruñearrak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Maria Bariain Uriz Iruñearrak, autismoa duten adingabeen bizi kalitatea hobetzeko protokolo bat diseinatu du Lehen Hezkuntzako gradu amaierako lanean. Ikerlana UPNA/NUPen garatu duen arren, Finlandiako Norra Korsholms ikastetxean aplikatzeko aukera izan du, bertan urte betez lanean ibili ondoren.

Protokoloak komunikazioa hobetzen du autismoa duten ikasleen familien, eskolaren eta autismo elkartearen artean. Sistema, web plataforma batean diseinatuta dago eta bertara sarbidea dute autismoa duen adingabearen familiak, eskolak eta elkarteak. Bakoitzak dagokion esparrua betetzen du eta gero guztiek dute informazio guztia partekatzeko aukera. Bariainen esanetan, “autismoa duten adingabeak ez dira berdin portatzen testuinguru batean eta bestean eta horregatik behar da komunikazio ona halako ikasleekin harremana duten guztien artean, haiek hobeki ulertzeko eta haiei integratzen laguntzeko”. 

Iturria: UPNA/NUP.