Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Astronomiari buruz gehiago jakiteko aukera Aranzadiren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Astronomiari buruz gehiago jakiteko aukera Aranzadiren eskutik

2008/09/19 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu dituen XVII. Astronomia Jardunaldietan espazioko ikerketak izango dira protagonista

Urriaren 10etik 16ra XVII. Astronomia Jardunaldiak ospatuko dira Zientziaren Kutxagunean, Miramon Parke Teknologikoan. Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen ditu jardunaldi horiek eta aurtengo edizioan espazioan egiten ari diren ikerketak izango dira hitzaldien ardatz.

"Hubble" espazio-teleskopioa, argi-kutsadura, euskaldun ingeniarien esperimentuak... astronomiaren inguruan hainbat gauza ikasi ahalko da, eta jardunaldien sarrera doakoa da. Jardunaldien barruan aipatzekoa da urriaren 12an Aranzadiren egoitzan egingo duten eguzki-behaketa.

Informazio gehiago Aranzadiren webgunean aurkituko duzu