Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Astronomiaren astea antolatu dute hogeitabatgarrenez Zarautzen

Dokumentuaren akzioak

Astronomiaren astea antolatu dute hogeitabatgarrenez Zarautzen

2019/03/27 - Unibertsitatea.net
Lau hitzaldi eta behaketa saioak antolatu ditu Arkamurka Natur Elkarteak.
Astronomiaren astea antolatu dute hogeitabatgarrenez Zarautzen

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Astronomiaren astea antolatu du Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak. 21. edizioa izango da aurtengoa eta martxoaren 28tik apirilaren 6ra egingo da.

Hemen egitaraua:

  • Martxoak 28, 29 edo 30: Goizaldeko 04.00etan Artizarra, Jupiter, Saturno, Merkurio eta Urano planetak eta Pluton planeta nanoa ikustera joateko irteera. Teleskopioarekin aterako zaizkie argazkiak. Alfredo Sayalerok eta Arkamurkako kideek egingo dituzte gidaritza lanak. Eguna eguraldiaren arabera aukeratuko da eta bi egun lehenago jakinaraziko da Arkamurkaren webgunean.
  • Apirilak 2 (asteartea). Hitzaldia: "Lurra 2.0-ren bilaketa", Iñigo Elorza (Arkamurkako kidea).
  • Apirilak 3 (asteazkena). Hitzaldia: Goazen Martera!", Itziar Garate (Zientzia Planetarioen Taldeko kidea eta UPV/EHUko irakaslea).
  • Apirilak 4 (osteguna). Hitzaldia: "Leihoa Unibertsora", Virginia Garcia (Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea).
  • Apirilak 5 (ostirala). Planetei egindako argazkiak ikusi eta komentatu.
  • Apirilak 6 (larunbata). Eguzki behaketa egingo da Munoan (12:00-14:00) eta gau behaketa Salberdinen (21:00). Ilatargi Astronomia Taldeak eta Arkamurkak egingo dituzte elkarlanean.

 

Hitzaldiak Zarautzen izango dira arratsaldeko 20.15etan, Arkamurkako areto nagusian (Santa Marina kalea 2-2).

Iturria: Zarauzko Hitza.