Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Estreinatu da UPNA/NUPeko Tuterako campusa

Dokumentuaren akzioak

Estreinatu da UPNA/NUPeko Tuterako campusa

2008/10/03 - Unibertsitatea.net
Campusak 37.000 metro karratuko azalera du eta 13,4 milioi euro inbertitu da bertan.

Fisioterapiako, Diseinu Industrialeko Ingeniaritza Tekniko Mekanikoko eta Esperientzia Gelako ikasleek astelehenean estreinatu zuten UPNA/NUPeko Tuterako campus berria.

Kafetegia, hiru areto nagusi, Fisioterapiako praktiketarako bi laborategi eta informatika gela eta 200 plazako aparkalekua eraikita daude. Ingeniaritzako ikasleen praktika gunea azaroan amaituko dute liburutegiarekin eta administrazio gunearekin batera.

2008/2009 ikasturtean 350 ikasle inguru arituko dira campusean, 150 bat Fisioterapia ikasketak egiten, 80 bat Ingeniaritzan eta 125 bat Esperientzia Gelan.