Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria abian da

Dokumentuaren akzioak

Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria abian da

2021/05/20 - Unibertsitatea.net
Arte Eszenikoei lotutako lanak izan behar dute eta aurkezteko azken eguna irailaren 26a izango da.
Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria abian da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Artez bai Kultur Elkarteak Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren 14. edizioa deitu du.

Sariketan edozein egilek parte hartu dezake eta ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztu daitezke.

Arte Eszenikoei lotutako lanak izan behar dute, alegia, Antzerkia, Dantza, Zirkua, Magia, eta beste edozein arte performatibo.

Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak eta edozein euskarritan argitaratu gabeak eta argitaratzeko konpromisorik gabeak izan behar dute. Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da.

Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 26a izango da. Hemen dituzu oinarriak.