Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Ikerketa Saria

Dokumentuaren akzioak

ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Ikerketa Saria

2020/07/15 - Unibertsitatea.net
Lanak aurkezteko epea irailaren 27an bukatuko da.
ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Ikerketa Saria

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Artez Blai Kultur Elkarteak ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren 2020ko edizioa deitu du.

Sariketan edozein egilek hartu dezake parte eta ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztu ditzake. Betiere Arte Eszenikoei lotuta: Antzerkia, Dantza, Zirkoa, Magia eta beste edozein arte performatibo.

Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak izan behar dira eta originalak. Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da.

Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 27a izango da. Hemen dituzu oinarriak.