Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artearen eta museoen esparruan interesa duten ikasleentzako deialdia egin du New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoak

Dokumentuaren akzioak

Artearen eta museoen esparruan interesa duten ikasleentzako deialdia egin du New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoak

2022/05/17 - Unibertsitatea.net

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoak graduko ikasleei zuzendutako deialdia egin du: "Virtual Basque Internships 2022".

EAEn bizi diren unibertsitateko ikasleei, graduondoko ikasleei edo graduondoa amaitu berri dutenei dago zuzenduta eta lau dira eskaintzen dituzten postuak.

Ekimen birtuala izango da, 10 asteko iraupena izango duena, urriaren 3tik abenduaren 9ra. Izena emateko azken eguna ekainaren 13a izango da. Interesik izanez gero hemen duzu info +: Guggenheim.