Dokumentuaren akzioak
Arte plastikoen eta ikusizkoen diru-laguntzen programa deitu du Uharte Zentroak
2022/02/14 - Unibertsitatea.net
Arte-ikerketa arloko proiektuak laguntzeko laguntzak dira eta eskaerak egiteko azken eguna martxoaren 17a izango da.
Arte plastikoen eta ikusizkoen diru-laguntzen programa deitu du Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura eta kirol sailarekin elkarlanean.
Arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko diru-laguntzak dira: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Nafarroan jaio edo bizi diren artistei zuzendutako laguntzak dira eta bi modalitatetan parte hartzeko aukera izango dute:
- Ekoizpenerako laguntza: sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzenduta. Proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jasoko ditu.
- Argitalpenerako laguntza: euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduta. Proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko ditu.
Eskaerak egiteko azken eguna: martxoak 17.
Info +: Uharte Zentroa.