Dokumentuaren akzioak
Arte garaikidearen zentroko lanak 2010ean hasiko ditu Nafarroako Unibertsitateak
2009/01/23 - Unibertsitatea.net
María Josefa Huartek Nafarroako Unibertsitateari emandako arte bildumatik sortu zen zentroa sortzearen ideia.
Nafarroako Unibertsitateak 2010ean hasiko ditu Iruñean kokatuko den Arte garaikidearen zentroko lanak. Gunearen asmoa izango da kontserbazioa eta ikerketa uztartzea.
Momentu honetan proiektu arkitektonikoa ari dira lantzen eta asko jota uda osterako prest egotea espero da. Zeregin honetan ari da Rafael Moneo arkitektoa.