Dokumentuaren akzioak
Arte eszenikoak sarituko ditu Durangoko Azokako sormen bekak
2022/09/08 - Unibertsitatea.net
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak sustatzen dute beka.
Sormen beka deitu dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak. Edizio honetako gaia Arte eszenikoak izango da, edozein generotakoa.
Bekarekin, euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei ezagutzera emateko bideak eskaintzea da helburua. 18 urtetik gorakoei zuzendutakoa da eta irabazleak 15.000 eurotako beka eskuratuko du. Sormen lana garatzeko urte beteko epea egongo da eta 2023ko Durangoko azokan aurkeztu beharko da.
Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da (18:00etan).
Hemen dituzu deialdiaren oinarriak.