Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian ARTdemia, tokiko artisten sorkuntzen erakusketa birtuala

Dokumentuaren akzioak

ARTdemia, tokiko artisten sorkuntzen erakusketa birtuala

2020/03/31 - Unibertsitatea.net
Alarma egoerak eraginda sortutako ideia da. Ekimenaren lehenengo deialdia.
ARTdemia, tokiko artisten sorkuntzen erakusketa birtuala

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

ARTgia Sorgune Aretoak, #ARTdemia erakusketa birtualaren lehen edizioa jarri du abian Enebada! eta Kultur ACT kultur elkarteekin batera.

Alarma egoeran garatutako tokiko artisten sorkuntzak erdigunean jartzeko apostua da #ARTdemia, antolatzaileen esanetan: “une historiko klabe batean iristen den obren erakusketa birtual bat: pandemia bat”.

Egun hauetan COVID-19ari lotuta Euskal Herriko sortzaileak sortzen ari diren lanen erakusleihoa izan nahi du egitasmoak. Deialdian, gehienez 30 euskal artisten lanak aukeratuko dituzte.

Obrak apirilaren 3a arte bidali daitezke eta ebazpena apirilaren 4an egingo da. Erakusketa birtuala Artgiaren webgunean egongo da ikusgai apirilaren 6tik maiatzaren 6ra.

Hemen dituzue oinarriak.