Dokumentuaren akzioak
Arrautza jaurtiketa Mondragon Unibertsitatean
2009/05/13 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak antolatuta, bihar, maiatzak 14, arrautza jaurtiketa lehiaketa egingo da.
Urtero antolatzen da eta arrakasta handia izaten du. Aurten 165 ikaslek parte hartuko dute (5 pertsonako 33 taldetan banatuta).
Arrautza jaurtiketarako osagai hauek erabili behar dituzte:
- Kartulina (200gr.)
- Soka ("hilo bala").
- Kontaktuko kola.
- Begi bistan egon behar den arrautza freskoa.
Hiru sari banatuko dira: urrunen botatzen duenari, diseinu erakargarriena duenari eta hegaldirik ederrena egiten duenari.