Dokumentuaren akzioak
Arratoi baten barrabilaren irudia irabazle
2008/07/15 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko 14 zentrotatik bidalitako 72 irudik parte hartu dute lehenengo aldiz antolatu den Mikroargazkigintzako lehiaketan.
UPV/EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Nagusiak (SGIker-ek) antolatutako Biomedikuntza arloko Mikroargazkigintzako I lehiaketa, Unai Silvan UPV/EHUko Biologia Zelular eta Histologia saileko doktoreak irabazi du.
Irudia "Cuello de botella" izendatu du eta bertan arratoi baten barrabilaren barneko hodi bihurgunetsuak ikusi daitezke.
Epaimahaiak irudiaren begi-inpaktua, zailtasun teknikoa eta emaitzaren garrantzia izan ditu kontuan argazki saritua aukeratzeko orduan.