Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrano arrantzaleek tenperatura altuei aurre egiteko dituzten mekanismoak ikertu dituzte Urdaibai Bird Centerren

Dokumentuaren akzioak

Arrano arrantzaleek tenperatura altuei aurre egiteko dituzten mekanismoak ikertu dituzte Urdaibai Bird Centerren

2021/02/10 - Unibertsitatea.net
Belgikako unibertsitateko Svana Rogalla ikertzaileak ikerketaren emaitzak argitaratu berri ditu. Eskuragarri jarri dituzte.
Arrano arrantzaleek tenperatura altuei aurre egiteko dituzten mekanismoak ikertu dituzte Urdaibai Bird Centerren

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Svana Rogalla Belgikako unibertsitateko ikertzailea da eta Urdaibai Bird Centerren arrano arrantzalearen gaineko ikerketa bat egin du.

Urdaibaiko arrano arrantzale gazteek migrazio luzea egiten dute, Euskal Herritik Senegalera. Saharako basamortua zeharkatzen dute eta tenperatura altu horiei aurre egiteko dituzten mekanismoak ikertu nahi izan ditu Rogallak.

Arranoen gainazaleko tenperatura neurtzen duen kamera termikoa erabili dute horretarako, eta irudi termikoek zera erakutsi dute: hankak eta atzaparrak beti daudela inguruko airea baino beroago. Gorputzeko atal horiek beraz, beroa disipatzeko eremuak direla erakusten dute datuek.

Ikerketaren gaineko artikulu zientifikoa argitaratu berri du ikertzaileak eta eskuragarri egongo da datozen 50 egunetan: Thermoregulation and heat exchange in ospreys (Pandion haliaetus).

 Iturria: Urdaibai Bird Center.