Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrano arrantzalea zuzenean behatzeko webcama ezarri dute Urdaibai Bird Centerren

Dokumentuaren akzioak

Arrano arrantzalea zuzenean behatzeko webcama ezarri dute Urdaibai Bird Centerren

2021/04/08 - Unibertsitatea.net
Arrano arrantzalea zuzenean behatzeko webcama ezarri dute Urdaibai Bird Centerren

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Urdaibai Bird Centerrek arrano arrantzalea behatzeko zuzeneko webcama jarri du.

Arrano arrantzalearen berreskurapenean lan aktiboa egin du azken urteetan zentroak eta 2013an askatu zuten Roy arrano arrantzale arra itzuli dela aprobetxatuta ekin diote proiektu berriari.

Roy, Frantzian askatutako Landa arrano arrantzale emearekin itzuli da Urdaibaiko paduretara eta eraikitzen ari diren kabiaren inguruan gertatzen direnak zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu.