Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrano arrantzalea behatzeko doako irteera gidatuak Urdaibain

Dokumentuaren akzioak

Arrano arrantzalea behatzeko doako irteera gidatuak Urdaibain

2019/07/12 - Unibertsitatea.net
Urdaibai Bird Centerrek 5 irteera gidatu antolatu ditu uztaila eta iraila bitartean. Talde mugatuak izango dira eta aldez aurretik izena eman behar da derrigorrean.
Arrano arrantzalea behatzeko doako irteera gidatuak Urdaibain

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Arrano arrantzalea behatzeko doako irteerak antolatu ditu Urdaibai Bird Center-ek. Gure hezeguneen kontserbaziorako espezie garrantzitsua da eta irteeran arrano arrantzalearen berreskurapen programaren garapenari buruzko informazioa emango da.

Bost irteera antolatu dituzte uztaila eta iraila bitartean eta zentroko teknikariek gidatuko dituzte. Lurreko teleskopioekin lagunduta egingo dira behaketak eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango dute. Hegaztiei eragozpenak ekiditeko talde mugatuak (15 pertsona gehienez) izango dira eta hori dela eta zentrora deitu behar da aldez aurretik izena emateko (699839202 - 946251157).

Goizeko 10.00etan hasita izango dira irteerak egun hauetan:

  • Uztailak 12, 26
  • Abuztuak 9, 23
  • Irailak 6

 

Iturria: Urdaibai Bird Center.