Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrainen bizitza komertziala luzatzeko mikrobioen aurkako film jangarriak ikertu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Arrainen bizitza komertziala luzatzeko mikrobioen aurkako film jangarriak ikertu dituzte

2019/09/18 - Unibertsitatea.net
Víctor Oswaldo Oterok ikertu du UPNA/NUPen aurkeztutako doktorego tesian.
Arrainen bizitza komertziala luzatzeko mikrobioen aurkako film jangarriak ikertu dituzte

Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay

Arrantzatik eratorritako produktuen kontserbazioa luzatzeko estrategia desberdinak landu ditu Víctor Oswaldo Oterok UPNA/NUPen aurkeztutako doktorego tesian.

Legatz-medailoi freskoen kalitate mikrobiologikoa hobetzeko bi estrategia ikertu zituen hasieran. Batetik, gainazal jangarri bat aplikatu zuen eta bestetik, produktuaren hasierako mikrobio-karga murrizteko maneiu higieniko egokiak aplikatu zituen eta azaleko desinfekzio prozesu bat egin.

Arrain freskoarekin egin zituen entseguak gero, arrainen hasierako mikrobio-karga desberdinak aplikatuta. Emaitzek zera erakutsi zuten: mikrobioen aurkako film jangarria askoz ere eraginkorragoa zela produktuaren hasierako mikrobio-karga txikiagoa zenean.

Beraz, mikrobioen aurkako gainazal jangarriekin tratatutako arrain freskoaren bizitza komertziala luzatu egiten da aldez aurretik maneiu higieniko egokia aplikatuta eta azalaren desinfekzio prozesu bat eginda.

Ikerketaren gaineko datu gehiago jaso ditzakezu hemen: UPNA/NUP.