Dokumentuaren akzioak
Arrainak hermafrodita bihurtzen dituen kutsadura
2008/09/26 - Unibertsitatea.net
EHUko hainbat zientzialarik Urdaibain egin berri duten ikerketa baten arabera, kutsaduraren ondorioz ugaritzen ari dira arrain eta muskuilu hermafrodita eta bisexualak
Arrain eta muskuiluen artean ohi baino bisexual eta hermafrodita gehiago dago Urdaibaiko biosferan. 1990eko hamarkadatik dakite hori ikertzaileek. Berriki egin duten ikerketak dioenez, hori kutsaduraren ondorioa da.
Garbigailu eta produktu kosmetikoak, pestizidak, petrolioaren eratorriak, hormona sintetikoak... Urdaibain urak hidrogenoa eta oxigenoaz gain hainbat produktu kutsakor ditu. Miren Cajaraville katedradunak zuzendutako ikerketa taldeak produktu horiek arrain eta muskuiluen sexualitatean eragiten dutela ziurtatu du.