Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arkeologia Laborategia antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Arkeologia Laborategia antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

2020/09/03 - Unibertsitatea.net
Zaldua eta Artziko indusketetatik lortutako materiala prozesatuko da bertan.
Arkeologia Laborategia antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

(Irudia: www.aranzadi.eus)

Arkeologia Laborategia antolatu du iraila eta urrirako Aranzadi Zientzia Elkarteak.

Zaldua eta Artziko indusketetatik lortutako materiala prozesatuko da bertan. Egingo diren lanen artean daude materialen garbiketa, katalogazioa, argazkiak ateratzea, datu-baseen eraketa eta inbentarioa. Hau, formazio gehigarriarekin osatuko da: hitzaldiak, bisitak...

Ekintza Donostian izango da, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan ondorengo egunetan:

  • Irailak 7, 14, 21 eta 23: garbiketa, sailkapena eta katalogazioa.
  • Urriak 5, 8, 19 eta 26: Katalogazioa, inbentarioa eta datu-baseen eraketa, argazkiak atera.

 

Ikastaroaren gaineko informazio guztia hemen duzu.