Dokumentuaren akzioak
Arkeologia izango du oinarri 2020ko Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Bekak
2019/10/28 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak. Bekak urte beteko iraupena izango du eta irabazleak 10.000 euro jasoko ditu.
Gaur ireki da 2020ko Jose MIguel de Barandiaran Ikerketa Bekara aurkezteko epea. Euskal Herriko Arkeologia gaia ikertzea du helburu eta ikertzaile gazte eta hasiberriei dago bereziki zuzenduta.
Bekak urte beteko iraupena izango du eta proiektu irabazleak 10.000 euroko laguntza jasoko du. Proposamena azaroaren 30erako bidali behar dira.
Kontsultatu hemen deialdiko oinarriak.
Iturria: Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa.