Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ariketa fisikoak gaixotasun psikiatrikoak izateko aukerak murrizten ditu

Dokumentuaren akzioak

Ariketa fisikoak gaixotasun psikiatrikoak izateko aukerak murrizten ditu

2008/05/16 - Unibertsitatea.net

Estatu Espainiarreko 10.381 graduaturi egindako azterketa baten arabera, aisialdian bizimodu aktiboagoa duten pertsonek ohiko gaixotasun psikiatrikoak izateko arrisku gutxiago dute.

Azterketaren arabera, astean gutxienez 2 ordu eta erdiko ariketa fisikoa eginda depresioa, antsietatea edo estresa bezalako gaixotasunak izatea %25ean gutxitzen da.

Azterketan parte hartu duten unibertsitateak dira Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Harvard School of Public Health, Zaragozako Unibertsitatea eta Las Palmas de Gran Canariako Unibertsitatea.