Dokumentuaren akzioak
"Argi kutsaduraren zergatia" hitzaldia gaur, Aranzadi Zientzia Elkartearen youtubeko kanalean
2020/04/20 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia gaur, apirilak 20, izango da, arratsaldeko 19.00etan.
Gaur, apirilak 20, "Starlight Gaua. Piztu itzazu izarrak" antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak.
Gaueko zeruaren balioak babesteko eguna da gaurkoa eta hitzaldia antolatu dute arratsaldeko 19.00etarako: "Argi kutsaduraren zergatia". Hitzaldia zuzenean emango da AranzadiCiencia youtubeko kanaletik.
Honez gain, izarren argia defendatzeko herritarrei gonbidapena luzatu diete: gaur gauez etxetik ikusten dituzten izarren argazkiak #zeruaetxetik traolarekin sarean zabaltzeko.
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.