Dokumentuaren akzioak
Argantzunen Erdi Aroko herrixka gotortua aurkitu dute
2011/11/03 - Unibertsitatea.net
Herrixka IX. eta X. mendeen artean kokatzen dute eta nabarmentzekoa omen da indusketan aurkitutako erakin kopurua.
UPV/EHUko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeak Erdi Aroko herrixka gotortu bat aurkitu du Argantzungo gazteluaren ondoan. Herrixka IX. eta X. mendeen artean kokatzen dute.
Indusketan nabarmentzekoa omen da herrixkan aurkitutako eraikin kopurua. Besteak beste bi metro inguruko zabalera duen hormekin egindako eta hiru metro inguruko altueran kontserbatutako dorre angeluzuzen handia eta egoitza izaera duen silarrixkako egoitza-eraikina.
Honez gain, zeramika, janari-hondakinak, monetak, apaindura pertsonaleko elementuak... ere aurkitu dituzte.