Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailean praktikak egiteko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailean praktikak egiteko deialdia

2019/06/10 - Unibertsitatea.net
Praktikaldia uztailetik irailera izango da eta Euskal Herriko floraren ezagutzan eta kontserbazioan egingo da lan.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailean praktikak egiteko deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Euskal Herriko floraren ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko praktikak eskainiko ditu Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak. Uztaila eta iraila bitartean egingo dira praktikaldia

Bertan egingo diren lanen artean daude ondorengo hauek:

  • Landareak herboritzako prozesuan laguntzea: mendian laginak hartzea, identifikatzea eta herborizatzea.
  • Landare bildumaren mantentze-lanak gertutik ezagutzea: pleguen mantentze lanak, beste herbario batzuekin elkartrukeak, datuak informatizatzea, landare pleguen digitalizazioa...
  • Landare espezie mehatxatuen jarraipen lanetan eta kontserbazioan parte hartzea.
  • Landare espezie inbaditzaileen kartografia eta erauzketa lanetan parte hartzea.
  • Landareen ex situ eta in situ kontserbaziorako lanak uztartzen ikastea.

Praktikak euskaraz eskaintzen dira eta Donostian (Aranzadiren Egoitzan eta herbarioan) eta Euskal Herriko mendietan egingo dira. Interesatuta bazaude bidali curriculuma botanika@aranzadi.eus helbidera.

 Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.