Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Udako indusketa arkeologikoetan izena emateko epea zabaldu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Udako indusketa arkeologikoetan izena emateko epea zabaldu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

2021/05/27 - Unibertsitatea.net
Ikerketa arkeologikoak Aranzadi Zientzia Elkarteak udan garatzen dituen jarduera nagusietakoak dira. Izena emateko epea ekainaren 11ra arte zabalik dago.
Udako indusketa arkeologikoetan izena emateko epea zabaldu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Aranzadi Zientzia Elkarteak udaro antolatzen dituen ikerketa arkeologikoetan izena emateko epea ireki du.

Aranzadiren ikerketa arkeologikoak boluntariotza lanari esker egiten dira, herritarrekin lankidetzan. 2021rako hainbat indusketa antolatu dituzte eta hauen gaineko informazio jaso dute liburuxka batean: Aranzadiko udako indusketak.

Berauetan parte hartzeko derrigorrezkoa iznago da elkarteko bazkide izatea. Izena emateko azken eguna ekainaren 11 izango da.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.