Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aranzadi Zientzia Elkarteak Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

Aranzadi Zientzia Elkarteak Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia egin du

2020/06/15 - Unibertsitatea.net
Praktikaldia ekainetik irailera izango da eta espezie koleopteroekin egingo da lan.
Aranzadi Zientzia Elkarteak Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia egin du

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Sailak espezie koleopteroen proiektuetan sakontzeko praktikak eskaintzen ditu.

Formakuntzan tranpa ezberdinen eraikuntza, muntaia eta kokapena, jarraipen lagunketa eta detekzioa eta laginen prozesatua landuko da.

Praktikaldiak edo boluntariotzak gutxienez 6 asteko iraupena izango du, 2020ko ekaina eta iraila bitartean. Bulego lana Donostiako Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan egingo da eta landa lana berriz Nafarroako leku desberdinetan.

Informazio guztia hemen: Aranzadi Zientzia Elkartea.