Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aranzadi Zientzia Elkarteak Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

Aranzadi Zientzia Elkarteak Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia egin du

2019/05/24 - Unibertsitatea.net
Praktikaldia ekainetik irailera izango da eta mehatxuan dauden espezie koleopteroekin egingo da lan.
Aranzadi Zientzia Elkarteak Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia egin du

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia sailak mehatxuan dauden espezie koleopteroen banaketan, jarraipenean eta kontserbazioan sakontzeko praktikak eskaintzen ditu.

Formakuntzan zehar zera landuko da:

  • Espezie bakoitzarentzat tranpa ezberdinen eraikuntza, muntaia eta kokapena.
  • Tranpa eta ikusketa bisualaren laginketa.
  • Saproxilikoentzat kabi kutxen mantenua.
  • Habitaten tipifikazioa.

 

Praktikak 2019ko ekaina eta iraila bitartean egingo dira. Bulego lana Donostian dagoen Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan egingo da eta landa lana berriz Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan.

Interesatuek bidali kurrikuluma adecastro@aranzadi.eus helbidera (Alberto Castro).

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.