Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arabako anbar batean duela 100 milioi urteko hiru espezie aurkitu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Arabako anbar batean duela 100 milioi urteko hiru espezie aurkitu dituzte

2008/03/05 - Unibertsitatea.net
Ikerketa Ameriketako Estatu Batuetako talde batek eraman du aurrera.

Araban, Urizaharran, Behe-Kretazeoko hiru espezie berri aurkitu dituzte anbar batean fosilizatuta.

Aurkikuntza garrantzitsua da, izan ere, gaur egungo itsasoetan 900 espezie bizi badira ere oso arraroa da hauek fosilizatuta aurkitzea. Orain arte 11 espezie baino ez ziren ezagutzen eta orain hiru berri hauek gehitu dira zerrendara.

Espezieak Alavatanais caraba, Proleptochelia tenuissima, Proleptochelia euskadiense izenekin izendatu dituzte.