Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Animalien tratu txarra eta kriminologia berdea

Dokumentuaren akzioak

Animalien tratu txarra eta kriminologia berdea

2019/04/01 - Unibertsitatea.net
Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Euskal Biktimologia Sozietateak animalien aurkako tratu txarrak hizpide izango dituen jardunaldia antolatu dute apirilaren 12an Zaragozako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin elkarlanean.
Animalien tratu txarra eta kriminologia berdea

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

Apirilaren 12an animalien aurkako tratu txarrak hizpide izango dituen jardunaldia antolatu dute bosgarrenez Donostian.

Zita, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan da eta "Animalien gaia: etika arazoak eta estrategia politikoak" lemapean indarkeria mota hau saihesteko gakoak aztertuko dituzte bertan elkartuko diren adituek. Bertan izango da besteak beste Manifiesto Animalista saiakeraren egilea, Corine Pelluchon irakaslea (Université Paris-Est-Marne-La-Vallée).

Jardunaldia Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Euskal Biktimologia Sozietateak antolatu dute, Zaragoza Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin elkarlanean. Sarrera doakoa eta irekia da eta joan ezin duenak zuzenean jarraitzeko aukera izango du hemen.