Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Animalia basatiak ugaritzen ari dira Txernobyl inguruan

Dokumentuaren akzioak

Animalia basatiak ugaritzen ari dira Txernobyl inguruan

2015/10/14 - Unibertsitatea.net
30 urte bete dira Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia jazo zenetik eta erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaztun handiak ugaritu direla frogatu da.
Animalia basatiak ugaritzen ari dira Txernobyl inguruan

Elhuyar Aldizkaritik hartua

Orain dela 30 urte jazo zen Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia, hala ere, erradioaktibitateak kutsatutako eremuan, ugaztun handiak agertzen hasi direla ziurtatu dute. Gainer,a espezieetako batzuk hondamendia gertatu orduko baino ugariagoak dira gaur egun. Portsmouth Unibertsitateko Jim Smith ikertzaileak gidatu du lana eta Current Biology aldizkarian argitaratu du lana.

Hainbat ikerketen arabera, erradioaktibitateak oso eragin kaltegarriak izan ditu espezie askotan, besteak beste hegazti, arrain, intsektu eta araknidoetan. Orain argitaratutako ikerketaren arabera ordea, Bielorusiako kutsatutako eremuan bizi diren ugaztun handiak ugaritu direla ondorioztatu da. Horretarako metodo ezberdin bi erabili dira, alde batetik, helikopteroz egindako zenbaketa zuzenak, eta bestetik, animaliek elurretan utzitako aztarnak aztertuaz.

Modu horretan, egiaztatu dute kutsatutako eremuan orein arrunten eta basurdeen populazioa nabarmen handitu dela. Oreinen kopurua 10 aldiz handiagoa da gaur egun, eta otsoen dentsitatea esate baterako, 7 aldiz dentsitate handiagokoa alderatutako eremuetan baino.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Txernobyl inguruan animalia basatiak ugaritzen ari direla frogatu dute.