Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Anfibioen gaineko ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioa lehenbailehen sustatu behar direla diote adituek

Dokumentuaren akzioak

Anfibioen gaineko ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioa lehenbailehen sustatu behar direla diote adituek

2020/12/09 - Unibertsitatea.net
Anfibioen espeziea, lurreko ornodun talde mehatxatuena da.
Anfibioen gaineko ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioa lehenbailehen sustatu behar direla diote adituek

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Anfibioen gaineko ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioa uztartzen dituzten ekimenak lehenbailehen abiatu behar direla diote adituek. Horixe ondorioztatu dute besteak beste Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako Anfibioen Kontserbaziorako III. Jardunaldietan.

Anfibioen espeziea, lurreko ornodun talde mehatxatuena da. EAEn eta Nafarroan 18 espezie bizi dira eta erdia, espezie mehatxatuen zerrendan daude.

Anfibioen mehatxu nagusia habitataren suntsipena edo eraldaketa da, baina honi gehitu behar zaizkio besteak beste, anfibioen gaixotasun emergenteak eta animalia talde honi buruz gizarteak duen ezjakintasuna.

Jardunaldiko ondorioak bildu dituzte hemen.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.