Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Andoni Mujikaren azken lana eskuragarri: "Ikastola, aitortzeko moduko eredua. Euskal eskola kooperatiboa hobeto ulertzeko faktore batzuk eta bere erronkak"

Dokumentuaren akzioak

Andoni Mujikaren azken lana eskuragarri: "Ikastola, aitortzeko moduko eredua. Euskal eskola kooperatiboa hobeto ulertzeko faktore batzuk eta bere erronkak"

2022/04/05 - Unibertsitatea.net
Otarrea dokumentu biltegian dago dokumentua.

Andoni Mujika Ulaziaren azken lana eskuragarri dago atari honetako Otarrea dokumentu biltegian: "Ikastola, aitortzeko moduko eredua. Euskal eskola kooperatiboa hobeto ulertzeko faktore batzuk eta bere erronkak".

Atzo zendu zen Andoni Mujika, eta euskal eskola kooperatiboa hobeto ulertzeko faktoreak eta erronkak idatziz utzi ditu. Honela hasten du dokumentua: "Gogoeta honek ekarpen txiki bat egin nahiko luke ikastolen loratze eta sendotze bidean. Norabide horretan garai honetarako egokiak izan litezkeen formazio eta debaterako material eta kezkak jartzen saiatuko gara. Eta hori guztia merezi duen etorkizuna izan dezan indarrean dirauen aitortzeko moduko hezkuntza eredu honek".

Etiketak: Otarrea