Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Alzheimerraren gaitza prebenitzeko programa baterako 1.000 boluntario behar dituzte

Dokumentuaren akzioak

Alzheimerraren gaitza prebenitzeko programa baterako 1.000 boluntario behar dituzte

2022/05/23 - Unibertsitatea.net
60 eta 85 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. 1.000 parte hartzaile lortzea da helburua.

Alzheimerren gaitza prebenitzeko Europan inoiz egin den programarik handiena abiatu dute 7 erakundek elkarlanean. “Cita-go-on” izeneko programa CITA Alzhéimer fundazioak, UPNA/NUPek, UPV/EHUk, Basque Culinary Centerrek, Biodonostiak, Achucarro Basque Center for Neurosciencek eta Camp Tecnológicok bultzatu dute eta asmoa da 1.000 parte hartzaile lortzea.

60 eta 85 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago ikerketa eta zera aztertu nahi dute: gaixotasunaren aurrean zenbateraino den eraginkorra estimulazio kognitiboa sustatzea, arrisku kardiobaskularreko faktoreak kontrolatzea, nutrizio ohiturak hobetzea, jarduera fisikoa bultzatzea eta adimen emozionala eta osasun psikosoziala hobetzea.

Programan parte hartu nahi duenak esteka honetan eman behar du izena: www.cita-alzheimer.org

Iturria: UPNA/NUP.