Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Nora goaz?" Aldiri aldizkariko zenbaki berrirako ekarpenak egiteko deialdia irekita dago

Dokumentuaren akzioak

"Nora goaz?" Aldiri aldizkariko zenbaki berrirako ekarpenak egiteko deialdia irekita dago

2020/11/04 - Unibertsitatea.net
Etorkizuneko hiri eta eraikinen gaia da 44. alean landuko dutena.
"Nora goaz?" Aldiri aldizkariko zenbaki berrirako ekarpenak egiteko deialdia irekita dago

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUren arkitektura aldizkariak, Aldirik, etorkizuneko bizitoki izango ditugun hiri eta eraikinen nondik norakoak landuko ditu "Nora goaz?" zenbakian: "Zer proposamen berritzaile egin dira urbanismoaren eta arkitekturaren alorrean azken urteotan? Zein dira egungo joera nagusiak? Zein ondorio atera dituzte azken ikerketetan? Nolakoa irudikatzen duzue etorkizuna? Mundu hiperkonektatu honetan zein pisu dute tokian tokiko berezitasunek?".

Hori dela eta, zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia irekita dago. Beraz, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi izanez gero 250-300 karakteretako laburpena bidali behar da azaroaren 15erako aldiri.aldizkaria@gmail.com helbidera. Artikuluak jasotzeko azken eguna berriz, abenduaren 15a izango da.

Informazio gehiago Aldirin.