Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aldiri aldizkariak zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

Aldiri aldizkariak zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

2020/09/11 - Unibertsitatea.net
Etxebizitzaren gaia da 43. alean landuko dutena.
Aldiri aldizkariak zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUren arkitektura aldizkariak, Aldirik, etxebizitzaren gaia aztertuko du 43. zenbakian: "COVID-19k lehen lerrora ekarri du etxebizitzaren afera. 2 hilabetetan zehar, denerako eta ahal zenerako gune bilakatu ditugu etxeak: eskola, lantoki, dantzaleku zein lorategi. Etxean sartu zaigu hiria, eta hainbatetan, ezin kabitu ibili gara".

Hori dela eta, zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin dute. Beraz, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi izanez gero 250-300 karakteretako laburpena bidali behar da urriaren 6rako aldiri.aldizkaria@gmail.com helbidera. Artikuluak jasotzeko azken eguna berriz, azaroaren 2a izango da.

Informazio gehiago Aldirin.