Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aldiri aldizkariak "Memoriaren espazioa, espazioaren memoria" zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

Aldiri aldizkariak "Memoriaren espazioa, espazioaren memoria" zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

2019/01/23 - Unibertsitatea.net
Memoriaren sorkuntzan arkitekturak eta hiriak duten paperaren gaineko hausnarketa, ikerketa edo proiektuak behar dituzte 38. alerako. Laburpenak otsailaren 23rako bidali behar dira, aurkezpenak berriz martxoaren 25erako.
Aldiri aldizkariak "Memoriaren espazioa, espazioaren memoria" zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

(Irudia: Pixabay. Iturria: Pixabay)

 

Aldiri, UEUren arkitektura aldizkaria 38. alea prestatzen ari da: "Memoriaren espazioa, espazioaren memoria". Hori dela eta, zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin berri du.

"Zer diote gure hiriek? Oroigarrien eszenifikazioa, eraikinen errelatoa, kale-izendegien aldarria… zenbat kontakizun gordetzen da espazioetan?". Arkitektura zein hiria faktore eragileak dira memoriaren sorkuntzan, hiriak memoria gordetzeko eta islatzeko modua dira. 38. alerako, gai honen inguruko ikuspuntu anitzak jaso nahi dituzte, gaiaren gaineko hausnarketa, ikerketa edo proiektuak.

Interesa duenak 250-300 hitzetako laburpena bidali behar du otsailaren 21erako helbidera. Artikuluak jasotzeko azken eguna berriz martxoaren 25a izango da.

Informazio guztia Aldirin.