Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari hurbiltzeko hitzaldi-zikloa: Akademiatik Tartarika

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari hurbiltzeko hitzaldi-zikloa: Akademiatik Tartarika

2021/09/21 - Unibertsitatea.net
4 hitzaldia antolatu dituzte irailetik abendura, UEUk eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak.
Unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari hurbiltzeko hitzaldi-zikloa: Akademiatik Tartarika

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari euskaraz hurbildu eta eztabaida sustatzeko hitzaldi-zikloa antolatu dute UEUk eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak.

Akademiatik Tartarika lelopean, 4 hitzaldi antolatu dituzte irailetik abendura Baionan, Itsasun eta Senperen. Hona hemen:

30 urte mihingintzan (2021-09-23)

  • Hizlaria: Txerra Rodriguez (30 urte mihigintzan liburuaren egilea)
  • Aurkezlea: Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza)
  • Tokia: BAIONAko Euskal Museoa
  • Ordua: 18.00-20.00

 

Erleetaz solasean (2021-10-28)

  • Hizlariak: Martxel Aizpurua (Erleekin solasean liburuaren egilea) eta Mizel Setoain (Erle beltza elkartea)
  • Aurkezlea: Pauline Guelle (UEU)
  • Tokia: ITSASUko Sanoki gela
  • Ordua: 18:30-20:30

 

Bertsolaritza, feminismoa, eta ahalduntze kolektiboa. Ibilbide baten kontaketa posible bat (2021-11-05)

  • Hizlaria: Miren Artetxe (bertsolaria)
  • Aurkezlea: Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza)
  • Tokia: SENPEREko Larraldea gelan
  • Ordua: 18.30-20.30

 

Espetxe barneko zuzenbidea: azterketa konparatu bat (2021-12-14)

  • Hizlaria: Joana Falxa (Zuzenbidean doktorea)
  • Aurkezlea: Pauline Guelle (UEU)
  • Tokia: BAIONAko Eusko Ikaskuntzako aretoa
  • Ordua: 18.00-20.00

 

Xehetasun guztiak: Akademiatik Tartarika hitzaldi-zikloa.